Gure
Zutabeak
- KOMUNITATEA: Nekez iraungo du hizkuntzak bizirik, komunitaterik ez badu. Hizkuntzak gu behar gaitu; eta guk hizkuntza behar dugu. Elkarrekintzan, lankidetzan dihardugu. Taldea gara, sarea gara, komunitatea gara.
- EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA: Zubiaren oinarria, batzen gaituena; euskararen herria. Euskara eta euskal kulturarekiko konprometituak diren pertsonak hauspotzea, indartzea, heztea eta elikatzea da gure jarduna; izango bada, bagara, “etorkizuneko euskara jendea” behar dugu.
- ELKARTASUNA: Ekintzaileak gara. Muga administratiboez gaindi lanean ari gara; elkartasun kutxak betez. Laguntza sarea gara, elkartasun ahotsa gara.
- NAZIOTASUNA: Zazpiak bat, Atturritik Ebrora, Karrantzatik Maulera. Euskararen herria gara; Euskal Herria gara, nazioa gara.
Zubiak eraikiz
Bideoz
“Zeren eta badago nazio eraikuntza bat teorikoa dena. Ederra, orbanik gabea, etikoki irreprotxablea, baina teorikoa bakarrik. Eta badago beste nazio eraikuntza mota bat, tangiblea eta erreala dena, ukitu eta dastatu daitekeena (...) Emadazu nazio eraikuntzan ale bat ipintzen duen zer edo zer, eta ontzat joko dut, nahiz akasduna, herrena edo besamotza izan, eta gorde itzazu teoriatik pasatzen ez diren beste ekarpen guztiak.”
(Lander Garro. Berria egunkaria. 2023.09.29)
Heldu diren
urratsak
- Hitzarmenaren berrespenarekin batera, beraren pausatzea, egonkortzea.
- Balioen transmisioa sendotzea, harremanak sustatzea, eta iraunkortzea. Belaunaldi berriekin, etenik gabeko bidean aurrera egitea.
- Hedapena bultzatzea. Proiektuaren muga administratiboen alde banatan daudenen artean hitzarmena ezagutzera ematea; sare berriak eraikiz, sendotuz, eta Ikastola berriak bidean gehitzeko urratsak emanez, bat eginez.
- Elkartasunez sarea elikatzea. Euskaldunoi ezarritako trabei zein oldarraldiei batera ekitea; batzen gaituenaren kontzientzia ikasleengan piztuz, salatuz, eraginez.
- Berrikuntza pedagogikoa partekatzea. Hezkuntza metodologia berritzaileak partekatzeko garaia izan liteke, aberatsa; irakasle taldeen pedagogia markoak eraikiz.