Ikastolok Euskal Herria eraikitzen
Ikastolok hiru administrazio eremutan banatuta bagaude ere, nazionala, Euskal Herrikoa, da gure proiektua. Elkarrekin eta elkarlanean aritzen gara. Gure izaeraren, izatearen eta jardunaren parte da halabeharrez eta hala nahi dugulako, urak errekastotik itsasora bere bidea egiten duen gisan; etenik gabe, goxo, emankor… bere bidean.
Zubiak Eraikiz proiektuaren helburuak dira Lapurdi, Nafarroa Behera, Zuberoa, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko irakasleen zein ikasle eta familien arteko harremanak sortu eta indartzea; elkarrengandik hain kilometro gutxira egonik, batzuen zein besteen errealitatea ezagutzea; eta beharrik handiena duten Nafarroa zein Ipar Euskal Herriko Ikastolei sustengua eskaintzea.

Ikastola parte-hartzaileak
Historia, jatorri, tamaina, ezaugarri, errealitate, komunitate… ezberdinetako hainbat Ikastola. Muga administratiboez gaindi Euskal Herria eraiki nahi duten hainbat Ikastola berdin. Ezagutu bakoitza bere bidea egiten, orain arte egindakotik eta etorkizuneko erronketatik; ezagutu elkarrekin beren bidea egiten, orain arteko harietatik eta hemendik aurrerako zubietatik.
Berriak
Irakurri denakEzagutu Zubiak Eraikiz proiektuko azken ekimenak eta topaketak, eta izan hurrengo hitzorduen berri. Etengabeko emarian, eguneroko lanean, sortzen dira hariak eta zubiak. Eskutitzez eskutitz, marrazkiz marrazki, txangoz txango, festaz festa… bikotekako, taldekako, komunitateko harremanak josten.

Ikasturte amaierako topaketak, eguzkia zubi
Ziburu, Hendaia, Biriatu eta Orereta Ikastoletako Lehen Hezkuntzako zubi-lagunek ikasturte amaierako topaketa egin dute.

San Tomaseko txistorra jatera, Orereta Ikastolara
Ziburuko Piarres Lartzabal Kolegiotik Orereta Ikastolara joan dira San Tomas eguna ospatzera.

Irakasleak sukalde lanean ikasturte berria prestatzen
2024-25 ikasturteko helburuak eta jarduna zehazteko bilera egin dute hainbat Ikastolatako irakasleek.
Agenda
